Errehabilitazinorako balio daben exoeskeletoak egiten dabez Gogoa Mobility enpresan. Abadiñon Matienan dauka egoitza enpresa honek. Exoeskeletoa, hazurren antzeko tresna bat da, kanpotik ipinten dana eta ibilten laguntzen deutso pertsonari. Carlos Fernandez Isoird Gogoa Mobility Robots-eko zuzendaria euki dogu asteon Goizeko Izarretan saioan.
Erabilera ezbardinetarako izan daitekez exoeskeletoak; batez be, osasun kontuetan laguntzeko balio leikie, baina industria arlorako be izan daitekez. Orain egun batzuk Berlinen exoeskeletoen nazinoarteko azokan parte hartu eben eta bertan aurkeztu eben azken exoeskeletoa. Harrera oso ona izan dauela esan deusku Carlos Fernandezek. “Exoeskeletoa 20mila euroan erosi daiteke, garestia emoten dau baina lehiakideak diran beste enpresek daukena baino lau aldiz merkeagoa da” gaineratu dau Gogoa Mobilityko kideak.