Plentzian zapatuan egun osoan zehar, “Ez erosi, adoptau” jardunaldien lehenengo edizinoa ospatuko da. Azoka solidarioa antolau dabe Plentzian, eta bildutako dirua animalien zaintza eta ongizaterako izango da. Etxerik ez daukien animalien adopzinoa sustatzea da Jardunaldien helburu nagusia. Antolatzailea Katu Bihotz Plentzia Elkartea da, alkarte honek kalean bizi diran katuen koloniak zaindu eta adopzinoak sustatzen dauz katuei bizitza duin bat emoteko helburuagaz. “Udan inoz baino gehiago behar dira adopzinoak eta harrera-etxeak”azaldu dau Maialenek Aupa Bizkaia saioan.