Mikel Baza izaten da astero Bizkaia Irratian

Maiatzaren 19an ospatu da

Familia medikua / Dephositphotos.com

Familia medikuen munduko eguna izan zan maiatzaren 19.na. 2010. urtean izendatu eban egun hau Wonca izeneko erakundeak. Familia medikuen definiziora joten badogu honakoa dino: “pertsona eta familiei osasun arreta pertsonala, lehen mailakoa, iraunkorra eta integrala eskaintzen deutson medikua dala”.

Mikel Baza medikua Bizkaia Irratian

Lau Haizetara magazinean, astelehenero izaten da Mikel Baza familia medikua. Ikasketak hasterakoan ez eban argi izan zein espezialidade aukeratuko eban baina laster hartu eban erabagia. Hamabost urte daroaz lanean. Zerbitzua eskaintzeko momentuan hurbiltasuna nabarmentzen dau. Gauza txarren artean barriz, egin beharreko dokumentazino guztia eta traba administratibo handiak aipatzen dauz. Osatzen alkarteko kidea be bada Baza. Familia medikuen alkartea da Osatzen. Mikel Bazak honek egiten dauan lan handa azpimrratu dau. Alkarte honek, aurreko astean “Estar Ahi” izeneko dokumentala aurkeztu eban Bilbon, familia medikuei egindako omenaldia.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00