Produktu farmazeutikoen inpaktu ekologikoa murriztuko daben neurriak behar dira

2020an, 4,5 bilioi dosi erabili ziren mundu guztian eta kontsumoak gora egiten jarraitzen dau

Farmazia jasangarriago baterantz

Euskal Herriko Unibertsitatea / Euskal Herriko Unibertsitatea

Nazinoarteko ikertzaile-talde batek Science aldizkari zientifiko entzutetsuan argitaratutako artikulu baten ohartarazo dau kutsadura farmazeutikoa areagotu egin dala. Science-ko artikulu baten, ikertzaile batzuk, UPV/EHUko Gorka Orive tartean,  adierazo dabe produktu farmazeutikoen inpaktu ekologikoa murriztuko daben neurriak behar dirala.

Artikuluan adierazo dabe, interes-gatazkak saihestu ezin badira bere, posible dala produktu farmazeutikoen eragin negatiboak mugatzea eta, aldi berean, gizarteak produktu horren onurez gozatzea.

Artikulu horren arabera, gizakiek inoiz baino produktu farmazeutiko gehiago kontsumitzen dabe; 2020an, 4,5 bilioi dosi erabili ziren mundu guztian, eta kontsumoak gora egiten jarraitzen dau. Gainera, ganaduari eta etxeko animaliei bere botikak emoten jakez. Medikamenduek  onura handiak dabez gizakien eta animalien osasunean, baina, aldi berean, areagotu egin da mundu guztiko ekosistemetako kutsadura farmazeutikoa.

Ikertzaile-talde horretakoak dira, besteak beste, Gorka Orive, UPV/EHUko NanoBioCel taldekoa, eta Unax Lertxundi, Bioaraba Osasun Ikerketa Institutuko kidea.  Aldaketaren bat egiten hasi direla dirudien arren, oraindik bide luzea dago egiteko euren esanetan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular