
Felix Arrieta politologoarentzat, migrazinoarekiko erronka partekatua daukagu gizartean. Xenofobia, arretaz begiratu behar dala azpimarratu dau. Ikasturte politikoaren amaieraz aritu gara gaur Bizkaia Irratian Felix Arrieta politologoagaz. Gurean, EAJ eta EH Bilduren arteko tirabirakaz amaitu da ikasturtea, Ertzaintzaren jokabidearen inguruko bata eta besteen adierazpenakaz. Arrietarentzat, EH Bilduk bere diskursoa moldatu beharko leuke eta bitartean argi dago, alderdi jeltzaleak bere onerako aprobetxetan dauala egoerea. Euskerearen kontra izandako azken epaiek, bitartean, alderdi abertzale nagusi bien arteko topagune modura ikusten dauz Arrietak.
Migrazinoa
Migrazinoaren gaiak bitartean, alderdien artean tirabirak eragiteaz gain, gizartean ekarri leikenaren ganean arduratuta azaldu da politologoa. Bere esanetan, diskurso arrazistak edonon dagoz, edozein alderdi politikoren botoemolea izan daiteke arrazista eta arretaz begiratu behar jako arlo honeri. VOX alderdiak gurean boto-emole gehiago lortuko ete dauazan galdetzerakoan, politologoak ez dau uste holan izango danik. Espainiako politikagintzari jagokonez, bestalde, Felix Arrietak uste dau, aurrekontuak onartzearen araberakoa izan daitekeela Pedro Sanchez presidentearen legegintzaldia. Aurrekontuak onartzen badauz, legegintzaldia amaituko daualakoan dago Arrieta. Aurrekontu barik, posible ikusten dau datorren urtean hauteskundeak aurreratzea Espainian.