Mezen esakintzea udalerrietako hizkuntza errealidadearen arabera egiten dabe

Mungialdean, Txorierrin eta Uribe Kostan hamabi abade eta hainbat laiko dagoz lanean

Felix Larrondo: “Laikoei esker Eleizak zerbitzu asko mantendu leikez”

Felix Larrondo / Bizkaia Irratia

Bizkaiko Eleizbarrutiko seigarren bikaritzako lurralde bikarioa da Felix Larrondo. Hirugarrenez aukeratu dabe bikario eta ilusinoz ekin deutso bere beharrari beste behin. Mungialderako, Txorierrirako eta Uribe Kostarako 12 abade eta hainbat laiko lanean dabilzala azaldu deusku. “Laikoei esker gaixorik dagozanei jaunartzea eroaten jake, katekesia eskaintzen da edo gazteakaz egoten gara” azaldu deusku Larrondok.

Orain dala 10 urte emita edo eleiza guztietara heltzen ziran baina abadeen kopurua ikusita batzuk lehenetsi behar izan dabez. “Sinisdunek egoera barria ondo barneratu dabe, ni ezin naz Txorierriko eleiza guztietan egon. Parrokia bakotxeko ordezkari bat aukeratu izanak asko lagundu deusku” azpimarratu dau bikarioak. Bikaritzaren barruan zonalde bakotxak bere hizkuntza errealidadeak daukaz eta baliabideak kontuan hartuta horretara be egokitu dira. Larrabetzun berbarako ahalegintzen dira beti mezea euskeraz emoten, Sondikan malguago jokatzen dabe.

Gotzainen Kontseiluan be badabil Larrondo. Orain dala urte batzutik hona eraldatu dan organua dala esan deusku. Lehen gotzainak, bikarioek eta idazkariak osatzen eben, danak gizonak ziran. Gaur egun kontseilu honek pastoral jarduerea koordinetan dau eta laikoek be parte hartzen dabe (horretariko batzuk andrak).

62 urteko Felix Larrondok azaldu deusku atsedenerako tartea be hartzen dauela eta horretarako monaestegiak atsegiten jakozala, bere kutunak Arabako Estibaliz eta Madrilgo El Paular dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00