Uruguaiko Verdi aretoagaz eta Donostia Kulturagaz egindako koprodukzinoa

La Dramatica Errante konpainia bilbotarraren lan barria

‘Filtro’ antzezlana, gertaerea kontetako

'Filtro' antzezlana / Gustavo Castagnello

Bilbon ikusi ahal izango da zapatuan La Dramatica Errante konpaniaren Filtro antzezlana. Maria Goiricelaya eta Ane Pikazaren konpainia da La Dramatica Errante. Filtro euren lehenengo nazinoarteko koproduzinoa da. Izan be, Donostia Kulturagaz batera egiteaz gain, Uruguaiko Verdi aretoagaz sortu dabe. Areto honetan eskeini eban bilbotar konpainiak Altsasu antzezlana eta hortik abiatu zan Filtro egitearen ideia. Ane Pikazak azaldu deuskunez areto hartako arduradunak luzatu eutsen proposamena.

Gertaerea ardatz

Filtroko gertaerea da antzezlanaren oinarria. 1994. urteko abuztuaren 24an gertatu zan honakoa Montevideon. Filtro ospitalaren inguruan manifestazino handiak antolatu ziren estraditatu behar ebezan ETAko hiru kideei babesa eskaintzeko. Poliziak gogor egin eban eta pertsona bil hiltzeaz gain, larri zauritutakoak be izan ziran. Maria Goiricelaya arduratu da guztia egokitzeaz eta zuzentzeaz. Hainbat liburu, egunkari, ikus-entzunezko material, epaiketaren laburpenak eta dokumentuak aztertu behar izan dauz horretarako. Egokitzapena kuadroka edo saltoka egin ahal izan dauala azaldu deusku Pikazak.  Marcos Valls, Agustin Urrutia, Camila Parard eta Luis Pazos Uruguaiko aktoreak dira Filtro antzezlaneko protagonistak. Euren lan bikaina azpimarratu dau Ane Pikaza zuzendari laguntzaileak. Filtro Montevideon estreinau zan igaz, Donostian eskeini eben aurreko astean, Barakaldon eta Durangon be eskeini da eta zapatuan Bilboko BBK Salan ikusi ahal izango da. Aurretik, bihar Gasteizen eskeiniko dabe eta barikuan Eibarren. Asmoa, A Coruñan eskaintzea be bada.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00