First Lego League Euskadiko 17. edizinoa ospatuko da otsailaren 28an Bilbon, Donostian, Arrasaten eta Gasteizen. Eskola desbardinetako 180 taldek baino gehiagok defendatuko dabez euren barrikuntzako proiektuak eta robotak, 6 eta 16 urte arteko ikasleen artean zientzia eta teknologiaren interesa sustatzeko hezkuntza-programa honetan. Aurtengo gaia arkeologia da, Etor Telleria Arkeologia Museoko zuzendaria esan deuskunez.
Izan be, txapelketaren aurretik parte-hartzaileek formakuntza jasoten dabe. Horren harira, Santimamiñe bisitatu dabe azaroan. Helburua parte-hartzaileei gitxieneko formakuntza eskaintzea da, gaiaren inguruko oinarri sendoa bereganatzeko eta euren proiektuak arazo barik aurrera eroan ahal izateko otsailaren 28ari begira. Telleriak berak esan deusku Bilboko kanpusean izango dala egun horretan, proiektuak deskubriduteko asmoz.
