"Olabeaga Zorrotzako kiroldegiaren zonaldeagaz konektetako parkea egiten gabilz" esan dau Fran Viñez

Bilboko Basurtu auzoan 18.000 pertsona bizi dira gaur egun

Fran Viñez: “La Casilla kiroldegi barrian igerilekua eta kontzertuetarako gunea atonduko doguz”

La Casilla plaza barriaren infografia / Bilboko udala

Azken hamarkadetan Basurtu auzoa nahikotxo aldatu da. Sarbide lez erabilten zan bide-zubia eraitsi zan, EHUko fakultade barriak atondu dira, antxinako Termibus geltokia lurpeko Intermodal bihurtu da… Bilboko udaleko proiektu estrategikoetarako bulegoko buruak Fran Viñezek esan deusku are gehiago aldatuko dala. “Datorren urtean La Casilla plazako erabarritze lanak hasiko doguz. Lehenengo eta behin kiroldegia eraitsi eta leku berean altuera bereko kiroldegi barri bat egingo dogu. La Casilla inguruko zonaldean 4.500 auzokide bizi dira eta kiroldegian eurei begirako igerileku bat sortuko dogu. Bestalde, musika kontzertuak La Casilla barrira itzultzea nahiko genduke, horren alde lan egingo dogu” esan deusku Viñezek.

San Mames ondoko bosgarren etxe-dorrea amaitzen dabilz eta Viñezen berbetan ez da dorre gehiagorik egingo. “Trenbidea lurperatzen lagundu deusku etxe-dorreen inguru horreek” azpimarratu dau udaleko ordezkariak. Zorrotzako Puntan egiten dabilzan parke barriaren bitartez Olabeaga eta Zorrotzako kiroldegiaren aldea lotuko dauz Bilboko udalak. “Nerbioi ibaitik Kadagua errekara pasau ahalko da parke honen bitartez” esan dau Viñezek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular