Bilbon izan da ontzidia astegoienean

Tripulatzaileek Israelek ezarritako blokeoa hautsi eta palestinarrek pairatzen daben genozidioa salatu gura dabe

‘Freedom Flotilla’ Gazara itzuliko da urrian

Euskal Herriko kide bi joango dira ontzidian oraingoan: Gessami Forner eta Maddi Iztueta / Europa Press

Egunotan Bilbon izan dan Freedom Flotilla ontzia martitzen honetan, irailaren 8an, abiatu da Gazara. Tripulatzaileek Israelek ezarritako blokeoa hautsi eta palestinarrek pairatzen daben genozidioa salatu gura dabe. Bilbotik Vigora joango dira eta, ostean, geldialdi gehiago egingo dabez. Gazara urriaren 6an heltzea aurreikusten dabe, 2023ko Israel-Palestina gatazkaren hirugarren urteurrenaren bueltan. Oraingoan, Euskal Herriko kide bi joango dira ontzidian: Gessami Forner eta Maddi Iztueta kazetariak.

2023ko Israel-Palestina gatazka hasi zanetik hiru urte beteko diranean, badirudi genozidioa foku mediatikotik kanpo gelditu dala, pasa dan udazkenean su-etena adostu ondoren. Halanda be, Israelek palestinarrak hiltzen jarraitzen dau, Nere Etxebarriak esan deuskunez: “Gazan dagoan egoerea oso larria da. Palestinarrek ez dauke janaririk edo medikuarenera joateko aukerarik. Ganera, bertako haurrak ezin dira eskolara joan”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00