Frogatu dabe molekula batek kognizinoa hobetzen dauala alzheimerraren lehen sintomak dabezan arratoietan

Ivan Manuel Vicente ikerketa taldekoak honen inguruko xehetasunak emon deuskuz

Frogatu dabe molekula batek kognizinoa hobetzen dauala alzheimerraren lehen sintomak dabezan arratoietan

Ezkerretik eskuinera, Gorka Pereira, Marta Moreno, Ivan Manuel, Rafael Rodriguez-Puertas ikerketa taldeko zuzendaria, Alberto Llorente eta Jonatan Martinez / Laura López - EHU

EHUko Neurokimika eta Neurodegenerazinoa taldeak farmako bat aurkitu dau, alzheimerrak hasierako faseetan karraskarietan eragiten dauen memoria-defizitari aurre egiteko hautagai izan leitekena. Ikerketak erakutsi dauanez, farmakoak neurotransmisino kannabinoidearen sistema aktibatzen dau, eta horrek, azetilkolinaren sintesia areagotuz (neurotransmisore bat da, memoria eta ikaskuntza kontrolatzen dituana garunean), neurotransmisino kolinergikoa estimulatzen dau (zeinak memoria eta ikasketa kontrolatzen dau). Emoitxa horreek etorkizun handiko ikuspegi terapeutiko bat irekitzen dabe.

Ivan Manuel Vicente ikerketa taldeko kideak honen inguruko xehetasunak emon deuskuz Lau Haizetara irratsaioan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00