Gabon-kantak, Olentzeroren etorrera eta urduritasuna nagusi 5 urteko geletan

Hezkuntza tartea: Iparragirre Ikastola eta Maria Bitarteko Ikastetexea

Gabon-kantak, Olentzeroren etorrera eta urduritasuna nagusi 5 urteko geletan

Aste honetan gabonetan murgildu gara, eta 5 urteko ikasleekaz bat egin dogu, Elorrioko Maria Bitarteko ikasleak eta Iparragirre Ikastolakoekaz. Bilbo erdian dago Iparragirre Ikastola, eta 2-6 urte bitarteko 500 ikasle inguruk hezkuntza munduan lehen pausuak emoten dabez.

Maria Bitarteko Ikastetxea Elorrion dago, eta haur hezkuntzako ikastetxea Esteibar-Arauna jauregian dago, Elorrio Urarka kalean hain zuzen be. Gaur egun, haur hezkuntzako lehenengo eta bigarren zikloa ditu, D ereduan. Zazpi irakasle profesional dagoz lanean. Bi zentroetako ikasleek gabon-kantak eskaini deuskuez, ‘olentzero’, ‘din-dan-don’.. eta abar. Bestalde, Maria Bitarteko irakasle eta bi amek, euren esperientzia azaldu deuskue eta guraso eta irakasleen arteko harremana zein dan kontau deuskue.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular