"Gabonen ostean jende askok kirola egiteko helburua dauka" esan dau Iker Amorrortuk

Gimnasio Gernikan goizeko 06:00etatik gaueko 23:00ak arteko ordutegia eskaintzen dabe

Iker Amorrortu: “Gimnasioa epe luzerako prozesua da, ezin da zerotik ehunera hasi”

Gimnasio Gernikako geletariko bat / Bizkaia Irratia

Gimnasio Gernikak bere ateak zabaldu dauz gaur bere makina eta areto guztiak barriztauta. Gabonetan pilotutako kilo extrak galtzeko helburuagaz batzuk gimnasioan izena emoten dabe urte hasieran. Horretaz egin dogu berba Gimnasio Gernikako hiru begiraletariko bategaz, Iker Amorrortugaz Goizeko Izarretan saioan. “Igaz erosi genduan gimnasioa eta gaurkoa da gure lehenengo eguna. Gabonen aurretik eta gabonetan jendea kirola egiteko helburuagaz hasten da, horregaitik pentsau genduan gimnasioa gaur estreinatzea” azaldu deusku Amorrortuk.

Gimnasio Gernikan hiru begiralek lan egiten dabe eta egun osorako ordutegia beteten dabe. Pantailadun makinak, gorputzeko atal guztiak lantzekoak… atondu dabez Gernikako gimnasio honetan. “Luzaketak egitea aholkatzen dogu, beroketa lez, aurretik eta ostean. Komeni da honetarako behintzat 5 minutu hartzea” esan dau Iker Amorrortuk.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00