90 urte bete dira aurten poeta eta idazle bilbotarra jaio zala

Iñigo Astiz eta Eñaut Elorrieta Bidebarrieta Kulturgunean gaur

Gabriel Aresti gogoan

Gabriel Aresti omenduko dabe gaur Bilbon. Iñigo Astizek eta Eñaut Elorrietak bere poemak eskeiniko dabez musikatuta. Iluntzeko zazpiretan izango da saioa Bilboko Bidebarrieta Kulturgunean. Zapatuan bete ziran 90 urte Gabriel Aresti poeta eta idazle ospetsua jaio zala. Bilboko Udalak urtero eskaintzen deutso omenaldia. Gaurkoa da Gabriel Arestiren egun instituzionala eta honen barruan sartzen da iluntzeko saioa. Iñigo Astiz idazle eta kazetariak eta Eñaut Elorrieta musikariak, gaurkoa prestatzeko ardurea sentidu dabela esan deuskue, baina plazerrerako tartea be topau dabe. Esan behar, Eñautek, musika barri bi sortu dauazala gaurko ekitaldirako. Gabriel Arestiren lana gainbegiratzen ibilitakoan, sortzaile biak bat etorri dira esatean, erraza izan dala gaurko ekitaldirako eskeini beharreko poemak aukeratzea. Doako saioa izango da iluntzekoa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00