'50 urte ba(GA)rik' erakusketea ikusgai

Bizkaiko Foru Liburutegian zemendiaren 7ra bitartean

Gabriel Aresti omendu eta ezagutarazteko

Gabriel Arestiren idazmakina eta betaurrekoak / Euskaltzaindia

Gabriel Arestiren ganeko erakusketea dago zabalik Bizkaiko Foru Liburutegian. 50 urte bete dira aurten Gabriel Aresti Bilboko idazle eta euskaltzain osoa hil zala. Euskaltzaindiak, EHUak, Gabriel Aresti kultur alkarteak eta Bilboko Koral alkarteak antolatuta, bagilean hasi zan Aresti omentzeko egitaraua: kontzertua egin zan, jardunaldiak be bai, liburu-aurkezpenak eta bestelako musika emonaldiak. Orain, erakusketea aurkeztu dabe. Euskaltzaindiatik, Gotzon Loberak esan deusku, urteurrena ospatzeaz gain Aresti ezagutarazo gura dabela ekimen honen bitartez. 50 urte ba(GA)rik izena jarri deutse erakusketeari, berba-jokoa eginaz.

Arestiren kontu autobiografikoak

Gabriel Arestiren kontu autobiografikoak dagoz ikusgai erakusketan, hain ezagunak ez direnak hain zuzen; itzulpenak, antzerki-pieza baten deskribapena, Bilbori eta bere emazteari eskeinitako poemak… Arestiren idazmakina eta betaurreko ezagunak be badagoz ikusgai. Gotzon Loberak Arestiren senitartekoen eskuzabaltasuna eskertu dau. Erakusketan ‘Batasunaren Kutxa’ jarri dabe, gura dabenek idatzizko ekarpenak egiteko. Zemendiaren 7ra bitartean egongo da zabalik 50 urte ba(GA)rik erakusketea Bizkaiko Foru Liburutegian.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00