Mundakako Aratusteak oso bereziak dira. Atorrak eta Laminak dira protagonistak. Inauteriakaz lotutako euskal folkloreko pertsonaiarik zaharrenetakoak dira Atorrak. Euren jatorria ezezaguna da. Lehen aztarnea 1847. urtekoa da. Mundakako orduko alkateak Bizkaiko Ahaldun Nagusiari idatzitako gutun baten, Atorrei kaleratzen izteko baimena eskatzen eutsan. Laminak, barriz, beranduago batu ziran Aratusteetara. Diktaduraren ostean, mundakar emakumeek pauso bat aurrera egin eben, eurak be inauterietan protagonista izateko eta holan jaio ziran Mundakako Laminak.
Gaizka Lozanok Herriz Herri saioan esan deuskunez, “gaur egun ulertezina izango ziran Mundakako Aratusteak Lamina barik”.
Eunate eta Gaizka Lozano neba-arreba mundakarrek urteak daroez pertsonaia horreek gorpuzten. Herriz Herri saioan izan doguz konbidadu.