Basurtuko seigarren mailako ikasleak izan dira bertsolari asteon

Kirolak, galaxiako planetan eta animaliak zerrendatu dabez bertsotan

Galaxiara begira bertsoak egin dabez Basurtuko ikasleek

Seigarren mailako ikasleak / Bizkaia Irratia

Galaxiako planeten errepasoa egin dabe aste honetan Zortziko Txiki irratsaioko bertsolari gaztetxoek. Galaxiari begiera ezeze, oin ezkutua asmatzen jolas egin dabe kirol artean, eta muduko hainbat animalia ezberdin be deskribatu dabez.

Basurtuko eskolan izan gara, seigarren mailako ikasleekaz. Eskolan bertsolaritzea lantzen dabe eta beren beregi irratsaiorako prestatu dabe hainbat bertsoaldi.

Bizkaiko Bertsozale Alkartea arduratzen da bertsolaritzea irakasteaz. Gero, asteroko irratsaio berezia egiteko Bilboko Udalaren laguntzea izaten dogu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular