Galdameseko Udalak herriko bost ibilbide digitalizau dauz

Gaur, zezeilak 17, arratsaldeko 19:30ean emongo dabez ezagutzen ibilbideok

Galdames herria ezagutzeko bost ibilbide

Galdameseko mendi, ondare eta meatze-jarduerearen aztarnak biltzen dabezan ibilbideak dira. Momentuz 5 ibilbide prestau eta digitalizau dabez. Galdameseko Udalak 10 QR puntu jarri dauz herrian zehar, ibilbide digitalizatuetarako sarbideagaz. Informazino multimediaz gain, testuak, estekak edo argazkiak be jasotzen dabez. Klik bat eginda, gura dauanak, Galdameseko 5 ibilbideei buruzko informazioa lortuko dau.

Carlos Glaria historialariaren eskutik ezagutu doguz 5 ibilbide honeek Lau Haizetara irratsaioan.

Lehenengo ibilbideak San Esteban auzotik urtetan dau eta Zipar tontorrean -Ubieta be esaten jako- amaitzen da. Gailurretik bista ederrak dagoz, egun garbietan itsasoa be ikusi daiteke eta Loizaga dorrea oinean dauka. Bigarrenean, Mello tontorrera igoten da Montellano auzotik. Bertan Antonio de Trueba idazle eta kronikagile bizkaitarra jaio zan etxearen hondakinak eta bere omenez 1930ean eregitako monumentua ezagutu daitekez. Hirugarren eta laugarren ibilbideak San Pedroko erdigunetik abiatzen dira, bata Grumeraneraino eta bestea El Saucoraino. Azkenik, bosgarren ibilbideak 43,5 kilometro egiten dauz mendiko bizikletan, Galdameseko paisaje ikusgarrian zehar.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00