Bizkaiko Eleizbarrutiko Bake eta Bizikidetzarako buruak, Galo Bilbaok, GALen biktimentzat autortza eta eskubideak eskatu dauz

"Biktima guztiak bardinak dira eta GALekoekin bide luzea egiteko dago hondino"

Galo Bilbao: “ETAren eta GALen biktimek euren lana eta bidea egin dabe, orain gizartearen txandea da”

Galo Bilbao, Bizkaiko Eleizbarrutiko Bake eta Bizikidetzarako arduraduna / Bizkaia Irratia

Biktima guztien egun honetan aitatzekoa da Galo Bilbaoren eritxian, GALen biktimek ez dabela jaso beste biktimek jasotako aitormen edo errekonozimendua. Lan handia egin beharra dago Bizkaiko eleizbarrutiko bake eta bizikidetzarako arduradunaren esanetan.

Hamar urte bete dira Glencree-ko esperientzia amaitu zanetik. Glencree topaketan biktima ezbardinak, GAL eta ETArenak, ahalegin handia egin eben, bestearen errekonozimendua eta enpatia bilatuz. Biktimek egin dabe eurena, eta orain gizarteari jagoko pausuak emotea Bizkaiko eleizbarrutiko bake eta bizikidetzarako arduradunaren Galo Bilbaoren eritxian.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular