Kongresuak omenaldirako tartea izango dau, baina gaur egungo erronkei buruzko hausnarketea be izango da ardatz

Jose Azurmendiren lana eta ideak lantzen jarraitzeko, eta pentsamenduaren inguruko komunidadea batzeko helburuagaz egingo da kongresua

‘Euskal pentsamenduaren ur-jauzia’ kongresuaren bigarren edizinoa Donostian

Euskal Pentsamenduaren ur-jauzia / Jose Azurmendi katedra

Euskal pentsamenduaren ur-jauzia kongresuaren bigarren edizinoa egingo dabe abenduaren 16tik 18ra bitartean, Donostiako EHUren Carlos Santamaria zentroan. Jakin Fundazioak eta Jose Azurmendi Katedrak antolatu dabe ekitaldia, euskal pentsalariaren lana eta ideak lantzen jarraitzeko eta pentsamentuaren inguruko komunidadea batzeko helburuagaz. Iñaki Zabaleta katedrako zuzendariak Goizeko Izarretan saioan azaldu dauanez, lehenengo edizinoa 2019an egin eben. Parte-hartze handia itxaroten dabe oraingoan, eta ehun hizlari eta ikertzaile baino gehiago batuko dira.

Kongresuak omenaldirako tartea izango dau, baina gaur egungo erronkei buruzko hausnarketea be izango da ardatz. Besteak beste, adimen artifiziala, teknologiaren inguruko gogoetea, itzulpengintza, euskal kulturea, literaturea eta espiritualidadea landuko dabez. Ikertzaile gazteek be protagonismoa izango dabe, euren lanak eta kezkak azaltzeko aukereagaz. Horretarako, hainbat saio paralelo antolatuko dabez, arlo desbardinetan sakontzeko.

Kongresuan parte hartzeko izena emon behar da, Jakin Fundazioaren eta Jose Azurmendi Katedraren webguneen bidez. Antolatzaileen arabera, izen-emotea kongresua hasi arte egongo da zabalik, baldin eta aurretik leku guztiak beteten ez badira. Parte-hartzaileek saio guztietara joateko aukerea izango dabe, baina izena emoteko orduan zein saiotan parte hartuko daben zehaztea eskatu ahal izango jake.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00