
Garbiñe Aranburu LABeko koordinatzaileak argi itxi dau gitxieneko soldata propioaren gaineko eztabaidea estrategikoa dala. Bere esanetan, aberastasuna modu bidezkoan banatzeko erabagi garrantzitsua, eta horrek eragin zuzena izan leike milaka beharginen bizimoduan.
Aranburuk azpimarratu dau gitxieneko soldata igoteak kapitalaren eta langileen arteko arrakalea murrizten lagunduko leukela. Baina horrez gain, beharginen artean dagozan desbardintasunak be gitxituko leukezala, batez be, emakumeen, migratutako langileen eta gazteen artean. Bere esanetan, sistema ekonomiko justuago bat lortzeko, ezinbestekoa da sektore zaurgarrienen babesa bermatzea eta prekariedadearen aurka burrukatzea.
Langileen lan-baldintzak euren ongizatea bermatzeko, sindikatuen paper erabagiorra dabela adierazi dau. Lan-hitzarmen kolektiboak indartzearen alde egin dau, negoziazino kolektiboak ezinbesteko tresnak dirala-eta. Lan merkatu bidezkoagoetan laguntzen dauela nabarmendu deusku. Hitzarmen kolektibo sendoek enpresei langileak babesteko betebeharra ezarten ei deutse, eta horrek lan-prekariedadea murrizten ei dau. Horrez gain, lan-segurtasunaren eta osasunaren inguruan be hausnartu dau, langileek egoera egokietan jarduteko eskubidea bermatu behar dala gogoratu eraginez. Gehiengo sindikalak bat egitea beharrezkotzat jo dau. Halanda be, eragile batzuk mespretxuzko jarrera ei dabe, eta horrek langileen batasuna gatxago egiten dauela gaineratu dau.
Mobilizetearen garrantzia be azpimarratu dau, burrukearen bidez gauza asko lortzen dalako, batez be, enpleguaren egonkortasuna eta soldaten duintasuna. Aranbururen esanetan, langabeziaren gorakadea eta kontratu prekarioak ugaritzea ezin dira normaltzat hartu. Lan segurtasun handiagoa bermatzeko, administrazino publikoaren eta enpresen inplikazinoa behar dirala gaineratu dau, onartezina dala pertsona batek lan egitea eta halanda be pobrezian bizi izatea.