LABek sindikatua edegiteko espektru zabalago batera jo behar dauela esan dau Garbiñe Aranburuk

"Emoten dau Jaurlaritzak osasun itun bat lortu baino akordu bat irudikatu gura dauela" esan dau LABeko koordinatzaileak

Garbiñe Aranburu (LAB): “Garraiolarien grebari ez deutsagu ibilbide handirik ikusten”

Garbiñe Aranburu (LABeko koordinatzaile nagusia) / Bizkaia Irratia

CCOOek eta UGTk edozein garraio mota egiten daben beharginei grebarako deia egin deutsie. Autobus, taxi edo anbulantzia gidariei, kamioetan edozelango salgaiak eroaten dabezanei etabar luzeari. Hasierako greba eguna urriaren 28a, Black Friday eguna izango da.  LAB sindikatuak hedabideen bidez izan dau huelga deialdi honen barri. Garbiñe Aranburu LABeko koordinatzaileak ez deutso ibilbide handirik ikusten greba honi. Bizkaibusen kasuan, eurak ordezkariak daukiezan batzordeetan ez da huelga hori babestu. “CCOOek eta UGTek pentsinoen erreformea onartu eben eta hor jubilazinoa 67 urtera atzeratzea onartzen da. Orain garraiolarien jubilazino adina aurreratzea eskatzen ari dira, hori nahiko inkoherentea da. Guk  jubilazinoaren aurreratzea sektore guztietarako eskatzen dogu eta greba deialdi honegaz bat egitea zail ikusten dogu” adierazo dau Garbiñe Aranburuk, LABeko koordinatzaile nagusiak Goizeko Izarretan irratsaioan.

Osasun ituna

Eusko Jaurlaritzak Osakidetzaren norabidea aldatzeko proposatutako osasun mahaiaren bigarren batzarra egingo da bihar. Hainbat gizarte eragileren ekarpenak batu dabez hasierako diagnostikoan eta LABek biharko bileran be parte hartuko dau. “Jaurlaritzak osasun mahai barria behartuta sortu dau. Diagnostikoarekiko eta metodologiarekiko nahiko kritikoak gara emoten dauelako osasunaren gaineko akordu bat lortzea baino, helburua akordu bat irudikatzea dala”  esan dau Aranburuk. Osasun itun bati buruz berba egitea baino, osasun publikoa indartzeko itun bati buruz berba egin beharko litzatekela uste dau LABek. Sindikatu abertzalearen ustetan kontzertazino politikek osasun sistema publikoari kalte egin deutse eta horreekaz amaitu beharko litzateke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular