
Garbiñe Okerantza, Bizkaiko Mendizale Federazinoko bardintasun bozeroaleagaz izan gara asteon Emakumeak Jokoan irratsaioan. Izan be, Bardintasunaren Aldeko Gailurrak lasterketa jokatu zan zapatuan, Basauriko Baskonia Mendi Taldeak antolatuta. Martxaren helburua emakumezkoei ikusgarritasuna emotea da.
Izan be, lan asko dago egiteke oraindino bardintasunaren esparruan Okerantzaren ustez. Hori dala eta, Bizkaiko Mendizale Federazinoko bardintasun bozeroalearen esanetan, hainbat proiektu ipini dabez martxan azken urteetan. Halanda be, eta egoerea ikuspegi orokor batetik aztertuta, aurrerapausoak emon diralakoan dago: “Geroz eta emakume gehiago dagoz mendi taldeetan”.
Eguraldiak lagundu ez arren, oso balorazinoa positiboa egin dau Okerantzak aurtengo Bardintasunaren Aldeko Gailurrak lasterketaren ganean. Aurtengoa bosgarren edizinoa izan da eta lasterketak arrakasta handia eskuratu dau azken urteetan. Beraz, datorren urteko martxea daukie dagoeneko buruan.