
Garena dantza ikuskizuna estreinauko da domeka honetan Bilboko Arriaga antzokian. Olaeta Ballet Elkartea, Oldarra Ballet, Salleko Dantza taldea, Igor Yebra dantza eta koreografia eskolea eta Zirzira Ahots taldearen artean sortutako ikuskizuna da Garena. Olaeta Ballet alkartetik, Jone Goirizelaiak esan deusku dantza desbardinen arteko fusinoa egitea posiblea dala erakutsi gura izan dabela. Era berean, Mari Carmen Muñoz “Koto”, Mikel Ruiz Eskudero “Esku”, Javier Gonzalez eta Koldo Zabala gogoan izatea be bada egitasmo honen helburua, eurei omenaldia eskeiniz hain zuzen. Talde desbardinetako kide eta zuzendariak izandakoak honeek. Zer garen, nondik gatozen, dantzaren bitartez erakutsi gura dabe. Aipatzen daben moduan berbakaz deskribidu ezin dan zeozer da. Guztien artean aritu dira ikuskizuna zuzentzen baina Igor Yebraren laguntzea azpimarratu dau Goirizelaiak. Ikuskizunean, hamabost musikari arituko dira zuzenean. Guridi, Xabi Aburruzaga edo Kepa Junkeraren doinuak, alboka eta dultzaina entzungo dira besteak beste. Domekan, iluntzeko zazpiretan izango da emonaldia Arriaga antzokian. Ostean, talde bakotxaren herrian eskeini gurako leukie.