Euskal selekzinoak ezin dau jokatu Munduko Futbol Txapelketan, hondino. Geurea egin dogu Garikoitz Fullaondogaz

Garikoitz Fullaondo Kimet Sporteko arduradunagaz euskal selekzinoaren hamaikakoa egin dogu Jokoan saioan

Gari Fullaondo: “Selekzino polita eukiko genduke”

Munduko Futbol Txapelketea aurrera doa. Euskal selekzinoak ezin dau parte hartu hondino. Bizkaia Irratian geure hamaikakoa egin dogu Jokoan saioan. Garikoitz Fullaondo Kimet Sporteko arduradunak aukeratu ditu jokalariak. Selekzino polita eukiko gendukela nabarmendu dau.

Euskal Herriko selekzinoagaz jokatu leikien bost jokalari dagoz Munduko Txapelketan. Espainiako selekzinoa ordezkatuko dabe lauk: Unai Simon (Athletic), Nico Williams (Athletic), Cesar Azpilikueta (Chelsea) eta Hugo Guillamon (Valentzia). Bosgarrena Iñaki Williams da.

Euskal selekzinoaren deialdian sartu doguz bostak. Gure hamaikakoa hauxe izango da: Unai Simon (Athletic) edo Kepa Arrizabalaga (Chelsea) atean; Azpilikueta (Chelsea), David Garcia (Osasuna), Iñigo Martinez (Athletic) eta Yuri Berchiche (Athletic); Moncayola (Osasuna), Mikel Merino (Real) eta Muniain (Athletic); Nico Williams (Athletic), Iñaki Williams (Athletic) eta Mikel Oiarzabal (Real).

Deialdia osatzeko, Aitor Fernandez atezaina dago Osasunan. Atzelarien artean, Odriozola, Gorosabel, Yeray, Vivian eta Aihen Muñoz. Erdirako Hugo Guillamon, Vesgaz, Zubimendi, Galarreta, Sancet eta Aimar Oroz. Eta, aurrerako, Berenguer, Barrenetxea eta Villalibre euki geinkez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular