 
				
			Garraio publikoagaz eta zaintzeagaz zerikusia daben gaiak aztertu ditugu gaur Bizkaiko Batzar Nagusietako tertuliakideekin. EAJtik Jesus Lekerikabeaskoa, EH Bildutik Bea Ilardia eta PSE-EEtik Ana Berta del Campo izan ditugu gurean. Elkarrekin Bizkaiatik, Eneritz de Madariagak gaur etorri ezina adierazi deusku.
Garraioan Aldundiak zezeilera arte luzatutako deskontuen ingururuan jardun dogu, baita jaietako zerbitzu berezietan izandako erasoez eta aurrera begira arlo horretan egin beharrekoaz be. Horrez gain, Iraupen Luzeko Zainketen Trantsizinorako lehenengo plana be aztertu dogu. Aldundiak balorazino positiboa egin dau eta gaur gurean izandako hiru batzarkideek euren eritxia emon deuskue.

 
				 			 
			  