Antsiedadea edo insomnioa moduko kasuetan terapia psikologikoak lehenetsi behar dirala gogorarazi dau Juan Del Arcok

Sintoma neurologiko edo mental batzuk goiz antzematea funtsezkoa da diagnostiko egokia egiteko

Garuna eta osasun mentala hizpide Farmazia tartean

Juan Del Arco / Bizkaia Irratia

Juan del Arcok azaldu dau nerbio-sistemaren funtzionamendua neuronen arteko komunikazinoan oinarritzen dala, eta komunikazino hori neurotransmisoreen bidez egiten dala, besteak beste, serotonina edo dopamina moduko substantzien bidez. Farmazialariak Aupa Bizkaia irratsaioan azaldu dau osasun mentaleko eta gaixotasun neurologikoetako tratamendu askok neurotransmisore horreen jardueran eragiten dabela. Horren barruan, hainbat farmako talde erabili ohi dira, esaterako, antidepresiboak, ansiolitikoak eta hipnotikoak, gogo-aldartearen egonkortzaileak eta antipsikotikoak.

Juan del Arcok nabarmendu dau, halanda be, tratamendu farmakologikoa ez dala beti lehenengo aukera izan behar. Adibidez, antsiedadea edo insomnioa moduko kasuetan terapia psikologikoak lehenetsi behar dirala gogorarazo dau. Azkenik, adituak azpimarratu dau sintoma neurologiko edo mental batzuk goiz antzematea funtsezkoa dala diagnostiko egokia egiteko eta tratamendu eraginkorra garaiz hasteko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00