Adimen Artifizialaren ganeko mintegiko bigarren berbaldia izango da gaurkoa. Barandiaran Kristau Alkarteak eratu dau eta Plaza Barrian izango da arratsaldeko 19.00retan. Lehengo astean Álex Rayónek egin eban berba, Konputazino Zientzia eta Teknologia Doktorea eta eraldaketa digital eta Adimen Artifizialeko adituak.
Gaurkoan Gaspar Martínez Eleizbarrutiko Kultur Ondare arduradunaren txandea izango da. Bere esanetan hainbat alde positibo daukaz Adimen Artifizialak, eguneroko zereginean aurrera egiten laguntzen deuskulako. Baina alde ilun edo negatiboak be euki badaukaz. Sistemeari hainbat informazino emoten deutsagu eta geure bizitzearen zati garrantzitsua eskeintzen deutsagu. Datu horreek emoten baditugu pribatutasuna galtzeko arriskua dauka. Bestetik, Adimen Artifiziala interes zehatzetarako be erabili leiteke, ez da inpartziala, eta egin dauenak bere interesak lortzeko erabiliko dau. Adimen Artifiziala ez da inpartziala, partziala da. Egiari dagokionez, Adimen Artifizialak edozer esan leike eta gatxa da bereiztea egia faltsutik. Erronka eta mehatxu ugari dagozala azaldu deusku Gaspar Martínezek.