BCC-ren eta Haziren Mantala egitasmoak Mamia gastronomia liburua kaleratu dau, 50 emakumeren parte hartzeagaz. Danetarikoa dago euren artean: sukaldariak, ekoizleak, ikerltzaileak, irakasleak, ekintzaileak, kontserbagileak, dibulgatzaileak… Mantalaren helburu nagusia da euskal gastronomiaren ikuspegi zabal eta garaikidea emotea. Emkaumeek euskal gastronomiagaz daben zerikusia batu gura izan dabe. Euskeraz eta gaztelaniaz dago eskuragarri liburua.
Mantalatik dinoe, 50 emakume honeek askoz gehiago ordezkatzen dituela, gizartearen zati zabala ordezkatzen dabela. Liburuko nagusienak 96 urte daukaz, Conchita Telleria da, eta 43 egin zituan Ordiziako Martinez jatetxean. Gazteenetarikoa Mila Aranguren, Getariako Nardin kontserbetakoa, 25 urte daukaz.
Guk gaur Amaia Ortuzar Donostiako Ganbara jatetxeko sukaldariagaz, eta Sonia Barredo Orozkoko abeltzainagaz egin dogu berba.