Euri zaparraden ondorioz, kalteak izan dira hainbat udalerritan, Gatikan esaterako. Aspaldiko urteetako uriolarik gogorrenak izan dabez Gatikan, Butroe ibaiak gainezka egin eta gero. Onintze Amezaga, Gatikako alkateak baserrietan eta auzo batzutan jasandako kalteak zehaztu deuskuz.
Baserriren batetik jentea atara behar izan dabe ura asteon etxebizitza batzutan barruraino sartu dalako. Holakoak hainbatestetan gertatzen diranez, ez da izaten erreza kalte materialak ordaintzeko laguntzea lortzea, aseguru etxeen laguntzea lortzea. Udal teknikariek bizilagunei laguntzea emoten jardun dabela azaldu deusku Onintze Amezagak.