Bizkaiko BBNNetan, legegintzaldi honetan, inoz baino andrazko gehiago eta euskera gehiago entzun da

Bizkaiko Batzar Nagusiak desegingo dabez gaur hauteskundetarako 55 egunen faltan

Ana Otadui : “Harro nago gure parlamentua errespetuaren eredu izan dalako”

Ana Otadui (Bizkaiko BBNNetako presidentea) / Bizkaia Irratia

Maitzaren 28rako gero eta gitxiago falta da eta gaur bertan Bizkaiko BBNNak desegingo dira. Batzar Nagusietako mahaiak lanean jarraituko dau eta ezustekori balego Ana Otaduik, BBNNetako presidenteak ganbarako batzorde iraunkorra deitu beharko leuke. Ana Otadui bera euki dogu gaur Goizeko Izarretan.

Errespetua, andrak eta euskerea

Beste ganbara (kongresua, legebiltzarra..) batzukaz alderatuta Batzar Nagusietan izandako eztabaidetan errespetua nagusi izan dala azpimarratu dau Otaduik. 2019-2023 legegintzaldian inozko euskerarik gehien eta andrarik gehien entzun dala gaineratu dau eta horrek pozten dauela esan deusku Otaduik.

Foru arauak

Legegintzaldian onartutako foru-arau edo dekretu-arauemoile nagusiak fiskalidadeagaz lotutakoak izan dira Ana Otadurien eretxian. “Zergetan egindako aldaketak, zordunei eskainitako aukerak, enpresendako pizgarriak, beharrizana dabenendako laguntzak… aitatuko neukez. Horreekaz batera be eukaliptoaren moratoriarena, Batu sistemea edo kamioien ganeko bidesaria garrantzitsuak izan dira” zehaztu dau BBNNetako presidenteak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00