A 90 grados alkartean ongizate digitala eta ikusgarri egiten ditu ausazko jokoek gazteengan eta euren familietan daukiezan arriskuak. Unai Garma, sortzaileetariko batek azaldu dauenez, ‘A 90 Grados’eko alkartera gero eta jente gehiagok jotzen dau euregana laguntza eske. Sare sozialetan egunero bideoak igoten dabez, eta egunero, pertsona askok idazten deutsee euren arazoak kontetan, jokoaren menpekotasuna daukiela onartuz. Alkartetik, kasu bakotxa aztertzen dabe eta pertsona horreek euren probintzian dagozan baliabide edo alkartetara bideratzen ditue, ahalik eta laguntzarik egokiena jaso daien.
Bestalde, Garmak azpimarratu dau egoerea asko aldatu dala azken hamar urteetan. Berak rehabilitazino prozesua hasi ebanean gazteena bera zan, baina gaur egun kontrakoa gertatzen da: gero eta gazte gehiago dagoz tratamenduan. Joko mota guztiek sortzen dabe menpekotasuna, baina bereziki kirol apustuek eragin handia daukie gaur egungo gazteen artean, eta horrek kezka handia sortzen dau adituen artean.
