“Epaitegietako zigorrek ez deutse kalterik egin Donald Trumpi” esan deusku Xabier Irujok AEBetako Nevadako Unibersidadeko irakasleak. Zemendiko hauteskundeak, Ameriketako Estatu Batuetako presidente izateko hauteskundeak irabazteko faborito bera da.
Joan dan astean hautagai bien arteko aurrez aurrekoa izan zan. Joe Biden demokratearen eta Donald Trump errepublikanoaren arteko aurrez aurrekoa. Bidenen jarrereak alarma guztia biztu ebazan alderdi demokrataren barruan. Bidenek uko egingo baleu, alderdi demokrata barruan prozesua hasi beharko leukie hautagai barria aukeratzeko. “Presino asko dago” esan deusku Irujok gaur Goizeko Izarretan irratsaioan.
Bidenek autortu dau beharbada ezingo dala aurkeztu hauteskundeetara. Hori argitaratu dau The New York Times egunkariak. 81 urteko presidenteak astelehenean autortu eban, ia lo geratu zala Trumpegaz izan eban aurrez aurrekoan. Halanda be Etxe Zuriak The New York Timesek kaleratutako mezua ukatu dau. Dana dala, Bidenek uko egingo baleutsa, Xabier Irujok demokraten artean aukera bat baino gehiago dagozala esan dau.