
Gizarte gaien tertulian Gazarako su-etenari begiratu deutsagu gaur Angel Toña eta Begoña Erraztiren eskutik. Gazako su-etenagaz itxaropen izpia zabaldu dala emoten dau, baina arazoa ez da konpondu Toñak eta Erraztik gogoratu deuskuenez. Askok uste dabe estadu bien eredua dala konponbide posiblea, baina momentu honetan ez dabe bideragarri ikusten.
Bernedoko udalekuei jagokenez, udalekuak badabilz zeresana emoten. Une honetan 18 salaketa dagoz aurkeztuta, gehienak exhibizionismo eta derrigortze delituekin lotutakoak, baina sexu-erasoekin zerikusia izan leiken salaketaren bat be badago antza. Gauza asko zabaldu da udaleku honeen artean, informazinoa eta desinformazinoa. Talde argi bi: udalekuak eta begiraleak gogor txarresten dituenak eta udaleku eta begiraleen defentsan tinko dabilzanak.