
Martxa onean doa Eusko Jaurlaritzaren Gazteria sailak abian jarritako “Kristalezkoak” kanpainea. Gazteak eta ongizate emozionala lotzen dauazan kanpainea da. Jaurlaritzak, Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK) izan dau bidelagun kanpainea egiterakoan. Esan behar, igaz, EGKk antolatuta, jardunaldiak egin zirela Zarautzen, Gasteizen eta Bilbon. 300 bat gazte batu ebezan jardunaldietan eta ongizate emozionalaz daukiezan zalantzak batu ebezan.
Ondorioak
Jardunaldietatik ondorio desbardinak atara dabez. Besteak beste, azpimarratzen da gazteak ez direla kristalezkoak hauskorragoak direlako, gardenak direlako baizik. Zaintza eta belaunaldien arteko bizikidetza, laguntzea eskatzearen garrantzia, hezkuntzarena, zahurgarritasun egoeran dagozanen arreta berezia, esparru digitala…erronkea globala da eta erantzuna komunitarioa izan behar dala azpimarratu dabe gaur Bizkaia Irratian, Iratxe Uriartek, EGKko presidenteak eta Adrian Lopezek, Gazteria saileko zuzendariak. Azken honek azaldu dau, kanpaineak orain arte erantzun handia jaso dauala eta luzatzea erabagi dabela.