Euskal Autonomia Erkidegoan, ia 4.500 pertsona artatu ditue etxe bako pertsonentzako zentroetan eta jantoki sozialetan. Eustaten datua da. Hau da, mila pertsonatik bik ez daukie etxerik. Ia erdia Bizkaian dagoz, %43. Gemma Orbe Etxebizitza Bako Pertsonen arduraduna da Caritas Bizkaian.
Covid aldian, erakundeek ahalegin berezia egin eben arlo honetan. Caritasek igarri ditu aldaketak. Baina aldaketarik nagusiena etxe barik bizi diran pertsonen perfilean egon da. Lehen adintsuagoak eta bertokoak ziran. Orain, gazteagoak eta atzerritarrak dira gehiago.
Eustaten datuak hartzen baditugu, etxe barik bizi diran pertsonetan, atzerritarren kopuruak %12 igon dau hamar urtean. Izan be, 2012an %60 ziran eta 2022an, %72. Orbek dinoskunez, Caritasen erronka nagusia, arlo honetan, egoera barrietara egokitzea da etorri ahala.
Caritasek hainbat egitasmo ditu etxebizitzarik bakoen arloan lan egiteko. Bilbon, esate baerako Hontza, Gertu eta Giltza. Barakaldora eta Durangora be zabaldu dabe euren zerbitzua. Beharrizanik handienaren gainean itaunduta, Orbek argi itxi dau etxe bakoena beharrizanik handiena etxebizitzea dala.