Hileon eta abuztuan bisitau daiteke eliza, astelehenetik barikura, 11:00etatik 13:30etara

Turismo Bulegoak 5.000 liburuxka argitaratu dauz hainbat hizkuntzatan, norberak bere kabuz elizea bisitatu dagian

Gernika-Lumoko Andra Maria elizak ateak zabaldu dauz uda honetan, bertako ondarea ezagutzera emoteko

Andra Maria eliza / Gernika-Lumoko Udala

Gernika-Lumoko Turismo Bulegoak Andra Maria eliza herritarrengana eta bisitariengana hurbiltzeko ekimen berezia jarri dau abian uda honetan. Garagarrilean eta abuztuan, astelehenetik barikura, 11:00etatik 13:30era, tenplua bisitatzeko aukerea egongo da, lau hizkuntzatan —euskeraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez— argitaratutako gida labur baten eta audiogiden laguntzaz. Hori guztia doan izango da.

Amaia Garcia Turismo Bulegoko zuzendariak Bizkaia Irratian azaldu dauanez, ekimenaren helburua herriko ondare garrantzitsuenetako bat balioan jartzea da. “Gernika-Lumon daukagun altxorrik handienetako bat da. Bonbardaketaren ostean zutik geratu zan eraikin esangutsuena da, eta balioan jarri nahi izan dogu”. Orain arte eliza zabalik egon bada be, bisitariek eraikina ikusteko aukerea baino ez dabe izan. Aurten, barriz, 5.000 eskuorri prestau dabez bisitariek eraikinaren historia eta esanahia modu autonomoan ezagutzeko. Ganera, ekimen honek Gernika-Lumoko turismo eskaintza osotuten dau, bisitariak beste baliabide batzuetara be bideratuz, esaterako, Astrako babeslekura. Helburua da bisitariek herriaren historia modu osoago baten ulertzea, Andra Maria eliza ardatz hartuta.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00