Gernikako bonbardaketaren 89. urteurrenaren bezperan, Palestinaren aitortza eta genozidioaren amaiera eskatzeko kalera urtetako deia egin dabe

Genozidioaren eta gerraren kontra ahotsa altxatzea izango da helburua

Gernika-Palestina Herri Ekimenak mobilizazino nazionala deitu dau apirilaren 25erako Donostian

Gernika-Palestina Herri Ekimena / Bizkaia Irratia

Gernika-Palestina Herri Ekimenak mobilizazino nazinonala deitu dau apirilaren 25erako Donostian, Gernikaren herritik, genozidiorik ez, gerrarik ez! lelopean. Goizean Donostian egindako agerraldian azaldu dabenez, Palestinan bizi dan egoera jasanezina salatu gura dabe, eta herritarrei mobilizatzeko, aktibatzeko eta berba hartzeko deia egin deutsie.

Ekimeneko bozeramaileek nabarmendu dabe genozidioak, gerrak eta nazinoarteko legediaren urraketek ez dabela justifikazinorik, eta Israelekin harreman guztiak eteteko eskatu dabe. Aldi berean, alkarrizketa, negoziazinoa, bakea eta justizia aldarrikatuko dabez apirilaren 25eko mobilizazinoan, arratsaldeko 17:30ean, Donostiako Alderdi Ederretik abiauta.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00