Astra kultur espazioak, Gernikako ikur autogestionatuak, 20 urte bete dauz aurten, eta urteurren hori ospatzeko abenduaren 1etik 31ra bitartean egitarau zabala antolatu dabe. 2005ean gazteek okupau eben espazio honek, urte hauetan zehar, kultura, autogestino eta euskeraren aldeko hainbat proiektu garatu dauz.
Hasierako urteetan zailtasunak izan baziran be, Astra izan zan Gernikako gazteek eukezan beharrizanak asetzeko espazioa. 20 urtetan zehar, gazteen parte hartzea eta kolektibidadea funtsezkoak izan dira, eta Astra espazioak alkarlanaren baloreak sustau dauz.
