Memoria eta ondare sinbolikoa, historikoa eta kulturala aztertzeko ibilbideak dira

Aurton 60 mila bisitaritik gora igaroko dira Bakearen Museotik

Gernikako Bakearen Museoan, uda honetan, inoizko bisitaririk gehien

Bakearen Museoko erakusketa bateko irudia / Bizkaia Irratia

Beste urte batez, Gernika-Lumoko Bakearen Museoa Memoritour Gernika ibilbide gidatuak eskeintzen dabil uda honetan. Ekainaren 19tik irailaren 10era bitartean, astelehenetik domekara egiten dabez aipatutako programearen barruko ibilbide gidatuak. Horretan guztietan memoria eta ondare sinbolikoa, historikoa eta kulturala aztertzen dabez.

Lau ibilbide dabez aukeran: Babesleku antiaereoak, Berreraikuntzea, Gerra korrespontsalak Gernikan, eta Piscasso eta Guernica. Eguerdiko 12:30ean  hasten dabez danak eta interesa daukanak aldez aurretik erreserba egin behar dau, Bakearen Museoaren webgunean. Aurton bisitari kopuruak errekor guztiak gaindituko dira, museotik 60 mila bisitaritik gora pasako diralako. Gugaz hau guztia aztertzen Iratxe Momoitio Bakearen Museoko zuzendaria izan dogu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00