
Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua izan da gurean gaur. Estatutua betetzeko geratzen diran eskumenen transferentziek atzetik lan handia daukiela eta pausoz pauso bilerak eginez badabilzala lantzen zehaztu deusku. Esan izan dan moduan 2025. urtea eskumenen transferentziak gauzatzeko urtea izango ete dan itaunduta, “konpromisoa hori izan zala eta Gerniakoko Estatutua ez dala bete barik geratuko Euskadigatik” zehaztu dau.
Unibertsitate barrien lege-dekretuaren auzian, Unibertsitateetako sailburuak Gobernu Kontseiluan bihar emongo dabezala atzera egiteko arrazoiak zeintzuk izan diran zehaztu dau, Eneko Anduezak astegoienean gobernukideen artean erantzun bateratu bat emotearen garrantzia esan eta gero.