Aurtengo Marijesietan 2.547,40€ batu dabez, igaz baino 400€ gehiago

Abenduaren 30ean (13:00etan) egingo da Marijesiak 2025ean batutako diru-emote ekitaldia Gernika-Lumon

Gernikako Marijesietan batutako dirua ADELA-Bizkaia alkartearentzat

Aurtengo Gernikako Marijesien bederatzigarren eguna / Gernikako Marijesiak

Giro ona eta parte-hartze handia aurtengo Marijesietan. Gaueko errondak abenduaren 16an hasi ebezan, urteroko ohiturari jarraituz, eta abenduaren 24ra bitartean Gernika-Lumoko kaleak barriro be koplez eta giro bereziz bete ziran. Denis Azkarateren esanetan, aurtengo edizinoak herritarren erantzun zabala izan dau, eta antolatzaileek balantze oso positiboa egiten dabe. Jente asko animau da kantuan parte hartzera, bai marijesi taldeagaz batera, bai entzule lez. Parte-hartzea handia izan da, eta horrek erakusten dau ohitura honek Gernika-Lumon daukan indarra eta bizitasuna.

Aurtengo errondak amaituta, Marijesietan jasotako dirua emoteko unea be iritsi da. Aurten 2.547,40€ bildu dira, eta ADELA-Bizkaia alkarteari emongo jako. Helburua, alboko esklerosi amiotrofikoa ikusi eragitea eta gizarteratzea da. Jasotako diru-laguntza, ELA gaixotasuna daukien pertsonen bizitza-kalidadea hobetzen daben zainketa aringarriak eskaintzeko eta ikerketa bideratzeko erabiliko da. Bihar, abenduak 30, eguerdiko 13:00etan Gernika-Lumoko Merkurio iturriaren inguruan egingo dabe diru-emote ekitaldia.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00