Baby Boomer belaunaldikoak dira testamentu mota hau egiten daben 5 pertsonetatik 2

Oxfam Intermon erakundeak egin dau ikerketea

Gero eta gazte gehiagok egiten dabe testamentu solidarioa

Testamentu solidarioa / Dephositphotos.com

Gero eta gazte gehiagok egiten dau testamentu solidarioa. Oxfam Itermon erakundearen arabera bostetik bi Baby Boomer belaunaldikoak dira. Orokorrean, azken bost urteetan %60 egin dau gora testamentu solidarioa egiten dabenen kopuruak. Oxfam Intermonek egindako ikerketaren arabera 50eko hamarkadan dagozan pertsonen kopuruak %40 egin dau gora. Erakunde honetako kidea da Itsaso Ferrera eta berak be eginda dauka testamentu solidarioa. Azaldu deuskunez, testamentu mota honetan, egileak bere ondasun guztiak edo zati bat itzi leike gizarte lana egiten dauan alkarte batentzat. Notarioak honen jakitun dagoz eta erraza izaten da.

Euskal Autonomia Erkidegoan gero eta gehiago

Euskal Autonomia Erkidegoan igaz, 3,59 miloi euroko balioa daben testamentuak egin ziren. Kopururik altuena emoten daben autonomía erkidegoen artean dago. Ferrerak dino kontzientzia gehiago dagoala. Aukera honen ganeko informazinoa jasoteak be asko laguntzen dau bere eritxiz. Testamentu solidarioa egiteko informazino guztia doan emoten dau Oxfam Itermonek. Berez, testamentua egitea, 50 euro baino gitxiago kostetan da eta nahi danean aldatu daiteke. Ferrerak gogoratu deuskunez, mundu orekatuago bat lortzeko lana egiten dau Oxfamek mundu osoan eta berak bere testamentuan, zati bat izten deutso erakundeari.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00