Juanjo Carregal perretxikozaleagaz aurtengo sasoiari buruz berbeten jardun dogu

Juanjo Carregal Galdakaoko Santa Kruz elkarte mikologikoko kideagaz berba egin dogu

Gero eta perretxiko espezie gitxiago dago

Perretxiko otzara bat. / Depositphotos

Galdakaoko Santa Kruz alkarte mikologikoak Bizkaiko jardunaldi mikologiko zaharrena antolatzen dau. Astegoienean hainbat ekitaldi ezbardin antolatu dabez eta guk Juanjo Carregal alkarteko kideagaz berba egiteko aprobetxatu dogu.

Azkenaldian izango dogun tenperatura epelak perretxikoak batu ahal izateko ez dala ona aitortu deusku. Klima aldaketak, bestetik, perretxikoen kopuruan eragina daukala dino eta gero eta espezie gitxiago dagozala azpimarratzen dau.

Udagoiena izaten da perretxiko gehien agertzen dan sasoia. Gurean, batez be, pinutelak, esnegorriak, lanpernak, onddo zuriak... dira ugarienak. Euskaraz perretxikoak izendatzeko, orain gitxi argitaratu daben liburua be gomendatu deusku: 1109 perretxiko izen euskaraz jasoten dauz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00