Intxorta 1937 kultur alkarteak urteak daroaz gerrako umeen ganeko ikerketak egiten. Debagoienean hasi ziran 2019. urtean, Gipuzkoara hedatu zan euren lana lehenengo eta 2023. urtetik Hego Euskal Herri osoan dabiz lanean. Alkarlanean, auzolanean egiten dabez ikerketak. Eusko Jaurlaritzak emondako datuen arabera, 150. 115 euskaldun erbesteratu ziren, gehienak zibilak izan ziren eta euretatik 35.000 umeak izan ziren.
Auzolanean
Normalean, herri bakotxean dagozan memoria taldeakaz egiten dabe bat eta udalagaz. Dei egiten deutse herritarrei daukien informazinoa emon dagien. Bilbon esate baterako, 226 umeren kasuak topau ebezan Udalaren artxiboan. Honeetatik 66, bizirik dagoz. Arrigorriagan be badabiz lanean Malmasineko Lagunak alkarteagaz batera. 16 urte baino gitiagoko 123 umeren zerrendea osotu dabe. Maiatzaren 9an, tailerra antolatu dabe Bilboko Itsasmuseumean. Intxorta 1937 kultur alkartetik Juan Ramon Garaik azaldu deusku, tailer honeetara, bizirik dagozan orduko umeek eta euren ondorengoek hartu leikiela parte. Datorren urteko maiatzean barriz, orain arteko erakusketarik handiena egin gura dabe. Bilboko Itsasmuseumean egingo da hau be. Informazinorik izan ezkero, intxorta1937@gmail.com helbidera bialdu daiteke edo 678 242 031 telefono zenbakira deitu.
