Getxo Errugbi Taldeak San Cugaten aurka jokatuko dau domekan. Pello Larrinaga kapitanagaz egin dogu berba

Pello Larrinaga Gexo Errugbi Taldeko kapitanak uste dau taldea ondo dagoela, igoteko bidea hasteko

Getxok lehen garaipena behar dau, igoten hasteko

Getxo Errugbi Taldea gora begira dago aurten be. Ohorezko mailara igotea da helburua. Baina, horretarako, pausorik pauso ibili behar da. Lehen fasea oso ondo amaitu eta gero, bigarrenean dagoz. Elite mailako moltsoan sartu dira getxoztarrak. Lehen lauretan sailkatzea da asmoa.

Elite mailako moltsoan, lehen partidua jokatu dau Getxo Errugbi Taldeak. Galdu egin dau. L’Hospitaleten aurka. Pello Larrinaga kapitanagaz egin dogu berba Jokoan saioan. Larrinagak aitortu dau, behar bada, nasaiegi joan zirala Katalunia aldera. Erneago egon behar dabela uste dau.

Bigarren partidua etxean jokatuko dabe hori-baltzezkoek. San Cugat dator Fadurara. Partidu hori domekan (12:00) izango da. Larrinagak dino taldea ondo dagoela. Orain, gainera, 3 jokalari itzuliko dira kanpoan ikasten egon eta gero. Batez be, Pablo Gomezen jokoak lagunduko deutsela nabarmendu dau.

Zortzi partidu dira, guztira, bigarren fasean. Bost edo sei irabazi beharra egon leiteke. Horregaitik, domekan lortu nahi dabe lehen garaipena. Larrinagaren arabera, zelaira urten eta disfrutetan badabe, lortuko dabe. 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00