Korrikaren petoa jarrita Algortako berbalagunak ilusinoz gainezka entzun doguz

"Gero eta Algorta euskaldunagoa lortzen gabilz" azaldu dabe berbalagunek

Getxon 210 berbalagun, astero, 30 taldetan alkartzen dira

Maite, German eta Rakel (Algortako berbalagunak) / Bizkaia Irratia

Korrikaren 23. edizinoari kinu berezia egiteko gaurko Goizeko Izarretan irratsaioa Algortatik, Korrikak pasau dan ordutegi berean egin dogu. Mikrofonoen aurretik igarotako protagonisten artean Getxoko berbalagun sareko kideak izan doguz. Batetik, berbalagunei ekitaldiak eskaintzen deutsezan Egizu euskera alkarteko Rocio Lucesegaz berba egin dogu. Bestetik, bidelagun edo/eta berbalagun diran German Kortabarria, Maite Remirez zein Rakel Berreteagaren lekukotzak batu doguz.

“Familia trasmisinoan eragiteko proiektua, etorkinak euskerara gerturatzekoa edo literatureari eskainitakoa guretzat estrategikoak dira” azaldu deusku Egizu alkarteko Rocio Lucesek. Egizukoek eta berbalagunek Korrikaren petoa jarrita hainbat kilometro egin dabez Algortako kaleetan zehar. “Algortan euskerazko ahozko komunikazinoa gero eta zabalago dabil. Berbalagunek, Algortako Bertsolari Eskoleak, Hiruka hilabetekariak… sortutako atmosferari esker gero eta Algorta euskaldunagoa lortu dogu” azaldu deusku German Kortabarriak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular