Nanokidek tratamendua gizakietan probau orduko egin beharreko probetarako 1’2 milioi behar ditue

Ondarroako Arraun Elkarteak eta Nanokide Therapeutics enpresak indarrak batu dabez minbiziaren aurkako burrukan

Gibeleko minbiziaren metastasiaren aurkako tratamendu esperimentala prest

Ondarroako Arraun Elkartearen trainera / Hitza

Aurtengo Ondarroako Arraun Alkartearen traineruari begiratzen, badeutsagu “Nanokide Therapeutics” irakurriko dogu traineruan. Euskal Herriko Unibertsidadeko Signaling LAB taldeko minbizi ataletik sortutako empresa bioteknologikoa da, Iker Badiola eta Maitane Duarte ikertzaileek sortutakoa. Eurak gibeleko minbiziaren ikerketan buru belarri sartuta dabilz. Tratamendu esperimental bat garatu eben gibeleko minbiziaren metastasiaren aurka, eta gizakietan probau orduko egin beharreko probetarako 1’2 milioi behar ditue. Hortik etorri da lankidetzea Ondarroako Arraun Alkarteagaz. Goizeko Izarretan saioan Iker Badiola euki dogu.

Taldeak saguetan tratamentu esperimental bat garatu eban gibeleko metastasiaren aurka, eta patentea lortu ondoren hainbat saiakera egin ziran berau merkaturatzeko. Unibertsidadeko ikerketa talde batek dauzan bakoziak ikusita taldeak enpresa bat sortzea erabagi eban, balizko botikaren merkaturatze bidea jorratzeko. Momentu honetan enpresaren behar nagusia 1,2 milioi € lortzea da agentzia erregulatzaileek eskatzen dabezan probak egiteko eta holan gizakietan probak egiteko baimena lortu ahal izateko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular