Maialen Solaun laudioarrak ziurtatu dauanez, txakurra izateak autonomia eta segurtasuna emoten deutso

Oncek kupoien bitartez egin dau eskaria

Gida txakurrak ostalaritza establezimenduetan sartzeko aldarria

Maialen Solaun kupoi saltzailea / Bizkaia Irratia

Gida txakurrek ostalaritza establezimenduetan sartzeko eskubidea aldarrikatzen dau Once itsuen erakundeak. Apirilaren 30.na izan zan gida txakurren munduko eguna. Oncek, ‘Txakur gidariak, bai’ lelopean, bost miloi kupoi ilustratu dauz aldarrikapena eginaz. Lau Haizetara irratsaioan, Laudioko Maialen Solaunegaz egin dogu berba. 13 urte eukazala, bizikleta istripu baten itsu geratu zan. Horrek, barriro zerotik hastea ekarri eutson eta dana egiten ikasi beharra. Ez zala erraza izan esan deusku. Maialen betidanik izan da animalia zalea. Kontua da, txakur gidari bat izateko gitxienez 18 urte izan behar direla. Orain dala urte betetik, Hugo izeneko txakurra dauka. Esan deuskunez, autonomia eta segurtasuna emoten deutso. Halan da be, oztopoakaz be topetan da bere egunerokoan. Legeak baimena emon arren, ostalaritza establezimendu askotan ez dabe ixten txakurra sartzea. Esan dogunez Oncek, ‘Txakur gidariak, bai‘ lelopean, kupoiak saldu dauz. Maialen bera be kupoi saltzailea da Laudion. Aipatu dauanez, askok esaten deutse kupoia laguntzearren erosten dabela.

Gida txakurren erakustaldia Donostian

Euskadin gaur egun 28 txakur gidari dagoz pertsona itsuei laguntzen: 13 Bizkaian, 11 Gipuzkoan eta 4 Araban. Bagilaren 19an, Donostiako Atano III. frontoian gida txakurren erakustaldia egingo da. Estadutik be etorriko dira ordezkariak. Espainiar estaduan 904 gida txakur dagoz. Gida Txakurren Once Fundazioak 35 urtetan 3500 txakur baino gehiago eskeini dauz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00