Gilkitxaro konpainiak agur esango deutso astegoien honetan ‘Identitarteak‘ antzezlanari.2023. urtean estreinau eben lan hau Lemoan. Taldearen 25. urteurrena ospatzeko sortutako antzezlana da. Gogoratu behar, orduan, ‘25 urte eta Gehiago‘ liburua be argitaratu ebela. Urteotan hainbat emonaldi eskeini dabez eta taldeak, agur esatea erabagi dau.
Komedia absurdoa
Lutxo Egiak sortu eban ‘Identitarteak’ antzezlanaren testua. Finn eta Seric dira protagonistak. Eurekaz batera, Gartxito be badago, musikaria hain zuzen. Ane Zabala, Galder Perez eta Aitor Garcia de Vicuña doguz, Finn, Seric eta Gartxito. Identidadeak sortzen dauazan zalantzak dira istorioan ardatz, ‘izan ala ez izan‘ itauna egiten deutse euren buruari besteak beste. Bihar, Bilboko Bira Kulturan, Semiosfera Fest antolatu dabe antzezlan honeri agur esateko. Zazpiretan hasiko da jaia.
